XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egoera normaletan, beleak ez zukeen hala jokatuko; seguraski portaera hark izango zuen zerikusirik begi bakar bat izatearekin.

Eta horrelaxe aitortu zion Haizegoxok: ez zela berak uste zuen bezain jakintsua, alderantziz baizik, gauzak eta jendea ikusteko zuen era hura nahiko axalekoa eta inozoa zela.

Baina belea ez zegoen ados: - Jakintsuak gutxitan izaten dira zoriontsu.

- Neurri bateraino bakarrik izan beharko litzateke zoriontsu,- erantzun zion lasai-lasai.

Hegalari Haizegoxok hasperen egin zuen, egia baitzioen hegaztiak; hark berak ere egunero esperimentatzen zuen zerbait zen.

Gelditu gabe zebilen atzera eta aurrera bere postuan, feriara eramateko burutu berri zuen alfonbraren marrazkiari adi-adi begiratzen ziolarik kezkatuta.

Begiratzen zion bakoitzean arduratuta sentitzen zen eta, aldi berean, zoritxarreko.

Urratsak nekez ematen zituen eta burua mugitzen zuenean, goibel kulunkatzen zitzaizkion kapela apaintzen zioten lore eta pinpilipauxak.

Burutsuk Haizegoxorengana zuzendu zuen begia: - Beldur eta kexu izatea baino zerbait gehiago egin behar da - bota zion gaitzetsiz.

- Bai, Burutsu, jakina!- onartu behar izan zuen Hegalarik -. Baina orduan, zein litzateke zure aholkua?.